Ohiko galderak

Nork har dezake parte X Talento Challenge-n?

Izena emateko unean (2026) 2005 eta 2012 artean jaiotako 14 eta 21 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

Nolakoak dira parte hartzeko taldeak?

Parte-hartzea 5 eta 10 kide arteko taldeen bidez egiten da, eta gutxienez % 25 - % 75eko oreka errespetatzen da desgaitasuna duten eta ez duten gazteen artean, honako irizpide hauen arabera:

TALDEKO
KIDEAK, GUZTIRA
Desgaitasuna DUTEN
kideen gutxieneko kopurua
Desgaitasunik EZ DUTEN
kideen gutxieneko kopurua
5-6 1 1
7-10 2 2

Taldeek 1 eta 2 tutore artean izan beharko dituzte (irakasleak, aisialdiko eta denbora libreko begiraleak, taldeko arduradunak, etab.), eta nortasun juridiko propioa duen erakunde baten babesa izan beharko dute (ikastetxea, elkartea, fundazioa, aisialdiko eta denbora libreko taldea...).

Zeintzuk dira tutorearen eginkizunak?

Tutoreak edo tutoreek eginkizun hauek izango dituzte:

  • Lehiaketan izena ematea webgunearen bidez.
  • Taldeari alta ematea eremu pribatuan.
  • ONCE Fundazioaren eta taldearen arteko komunikazio-lotura gisa jardutea
  • Mentoring-saioak koordinatzea, 2. FASERA pasatuz gero.
  • Taldeari prozesu osoan laguntzea eta gidatzea .
  • Eskatutako materialak eta dokumentuak behar bezala entregatzea eremu pribatuan.

Aurkez dezaket talde bat, tutore gisa, nortasun juridiko propioa duen erakunderen edo entitateren batetik kanpoko pertsona izanda?

Ez. Tutoreek nortasun juridiko propioa duen erakunde bati lotuta egon beharko dute (ikastetxea, elkartea, fundazioa, aisialdiko taldea, etab.), eta hala egiaztatu beharko dute parte hartzeko formularioan. Ezin da banaka parte hartu.

Eta talde bat osatu ahal izateko desgaitasuna duten pertsonen gutxieneko kopurua falta bazait?

Parte hartzeko interesa baduzu, baina desgaitasuna duten edo ez duten pertsonak behar badituzu taldea osatzeko, lehenik eta behin zure ingurune hurbilean bilatzea gomendatzen dizugu (lagunak, ikaskideak, ezagunak), aurretiko harremanetatik abiatzen diren taldeek kohesio eta motibazio handiagoa izaten baitute. Tokiko desgaitasunaren arloko erakunde edo elkarteren batekin ere jar zaitezke harremanetan.

Nire taldeko parte-hartzaileen desgaitasuna justifikatu behar dut?

X Talento Challengean izena emateko, ez da desgaitasun-egiaztagiririk aurkeztu behar..

Hala ere, arrazoizko zalantzak badaude taldearen osaera zuzenari buruz edo kideek proiektuaren garapenean benetan parte hartzeari buruz, erakundeak dagozkion egiaztagiriak eskatu ahal izango ditu. Dokumentazio hori adierazitako epean aurkezten ez bada, taldeak lehiaketan jarraitzeko aukera galduko luke, edo, irabazlea izanez gero, saria jasotzeko eskubidea galduko luke, eta hurrengo taldeari emango litzaioke, epaimahaiaren sailkapenaren arabera.

Gauza bera aplikatuko da kideren batek, desgaitasuna izan ala ez, ez baditu betetzen programan parte hartzeko ezarritako adin-tarteak.

Gazteak beren kontura erregistra daitezke eta parte har dezakete?

Ez. Parte-hartzea adin nagusiko tutorearen bidez egin behar da beti, nortasun juridiko propioa duen erakunde bati lotuta (ikastetxea, elkartea, fundazioa, aisialdiko eta denbora libreko taldea, etab.).

Izena emateko eta taldea kudeatzeko tutorearen arlo pribatua baino ez da erabiltzen.

Parte-hartzaileek datu pertsonalik eman behar dute parte hartzeko prozesuan?

Ez da eskatuko taldeetako kideen datu pertsonalik. Parte-hartzaile bakoitzaren jaiotza-urtea eta sexua (mutila, neska edo ez adieraztea nahiago duena) baino ez dira eskatuko. Informazio hori helburu estatistikoetarako eta parte-hartzearen analisirako soilik erabiltzen da, bai eta programan ezarritako adin-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ere.

Zenbat parte-hartze fase daude?

Lehiaketak parte hartzeko bi fase ditu, eta proposamenak baloratzeko eta irabazleak ebazteko azken fasea:

  • 1. FASEA (2026ko abenduaren 16ra arte): taldeek beren proiektuaren lehen hurbilketa bat egingo dute, eremu pribatuan eskuragarri dagoen proiektuaren laburpen-txantiloia osatuz.
  • 2. FASEA (2027ko apirilaren 16ra arte): taldeek mentoring profesionalaren laguntzarekin garatzen dute beren proiektua, eta proiektuaren plana egiten dute, haren laburpenarekin eta taldearen trebetasuneiburuzko dokumentuarekin batera.
  • AZKEN FASEA: Fase honetan jasotako proposamenak baloratu ondoren, bost talde finalistak aurrez aurreko topaketa batera gonbidatuko dira Madrilen, beren proiektua epaimahaiaren aurrean aurkezteko. Aurkezpen horien ondoren, epaimahaiak bi talde irabazleak hautatuko ditu, eta 5.000 € garbi jasoko dituzte beren gizarte-eragin positiboko proiektua abian jartzeko.

Lanerako nahitaezko zehaztapen batzuk daude?

Bai. Fase bakoitzak nahitaezko entregagaiak ditu, eta eremu pribatuan eskuragarri dagoen gida didaktikoan ezarritako jarraibideen arabera aurkeztu behar dira. Dagozkion dokumentuak PROIEKTUA ENTREGATZEKO atalean kargatu beharko dira, webguneko eremu pribatuaren barruan.

Zalantza edo arazo bat daukat programari buruz. Zein bidetatik jar naiteke harremanetan?

Erakundearekin harremanetan jartzeko:

  • Webgunean eskuragarri dagoen harremanetarako inprimakia.
  • xtalentochallenge@gen.fundaciononce.eshelbide elektronikoa
  • 900 26 47 95 telefono-zenbakia, 09:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.