X Talento Challenge · ONCE fundazioa

Legezko oharra

Lege ohar honen bidez, web plataforma honen erabilera- eta nabigazio-baldintzak arautzen dira: http://portalentochallenge.es (aurrerantzean, “plataforma”).

Plataformara sartzeak, bertan nabigatzeak eta hura erabiltzeak berekin dakar haren erabiltzaile-izaera (jarraian, “erabiltzailea”) izatea; eta, beraz, erabiltzaileak berariaz eta inolako eragozpenik gabe onartzea lege ohar honetan jasotako baldintza guztiak. Hori dela eta, hura arretaz irakurtzea gomendatzen dugu. Beraz, ados egon ezean, hari lotutako pribatutasun- eta cookie-politikarekin gertatzen den bezala, nahikoa izango da horretarako prestatutako bitartekoaren bidez ez onartzea; eta, hortaz, ezinezkoa izango da plataforma, zerbitzuak eta haren bidez ezarritako funtzionalitateak erabiltzea.

1. INFORMAZIO OROKORRA.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean aurreikusitakoa betez, plataformaren titularra FUNDACIÓN ONCE (aurrerantzean, “FUNDACIÓN ONCE” edo “gu”) dela. Fundazioa Gizarte Gaietako Ministerioak onetsia eta Laguntza Izaera duen Ongintza Partikularreko erakunde gisa kalifikatua dago; eta honako helbide elektroniko hau du: http://fundaciononce.es (IFK: G-78661923; helbidea: Sebastián Herrera kalea 15, Madril).

  • Helbide elektronikoa: fundaciononce@fundaciononce.es
  • Telefonoa: 91 506 88 88

2. WEB PLATAFORMA: ERABILERA, HELBURUA ETA APLIKATZEKOA DEN ARAUBIDE JURIDIKOA.

FUNDACIÓN ONCEk erabiltzaileen eskura jartzen duen euskarri- eta komunikazio-mekanismo gehigarria da plataforma. Plataformaren funtzionalitate nagusia X Talento Challenge Programa ezagutaraztea izango da.

Plataformari dagokionez, Espainiako legeriari ere lotuta dago; eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aplikatzen da. Era berean, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, datuak babesteko Espainiako araudiari lotuta dago. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure pribatutasun- eta cookie-politika kontsulta dezakezu.

3. ERABILERA-BALDINTZAK ONARTZEA.

Plataforma honetan ezarritako funtzionalitate guztietara sartzeko, baldintza hauek guztiak onartu behar dira; bai eta zerbitzuaren egungo edo etorkizuneko beharrengatik ezarri, aldatu edota zabal daitekeen beste edozein ere. FUNDACIÓN ONCEk ahalmena izango du edozein unetan baldintza horien edukia aldatzeko, bai eta plataformaren bidez ezarritako zerbitzu eta funtzionalitateena ere. Nahikotzat joko da aldaketa horiek bitarteko honen bidez argitaratzea; hala ere, erabiltzaileak aldaketa horiek onartzeko edo ez onartzeko aukera izango du. Onartzen ez bada, horrek plataforma eta haren bidez ezarritako funtzionalitate guztiak edo batzuk erabiltzea galaraztea eragin ahal izango du.

4. SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du plataformaren (bai eta hartatik abiatuta ezarritako eduki, produktu eta zerbitzuen) erabilera egoki eta zilegia egiteko; unean-unean aplikatzekoa den legeriarekin, baldintza hauekin, oro har onartutako moralarekin eta ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.

Oro har, plataforman dauden funtzionaltasunetarako sarbidea dagokion erabiltzaile-profilaren araberakoa izango da. Profil hori erregistratu egin beharko da, eta dagokion aldez aurreko alta eman beharko zaio, esleituko zaizkion pasahitzen sistema baten bidez. Pasahitz horiek edozein unetan alda ditzake, eta horiek zaintzeaz arduratuko da; halaber, erabat debekatuta egongo da horiek baimendu gabeko hirugarrenei lagatzea.

Hortaz, erabiltzaileak beharrezko segurtasun-neurriak hartu beharko ditu plataforman sartzeko eta egiaztatzeko ezarritako sistemen edo kodeen konfidentzialtasunari eusteko. Beraz, FUNDACIÓN ONCEk ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak edo hirugarren batek eremu horretan egindako zabarkeriagatik, arduragabekeriagatik edo behar ez bezala erabiltzeagatik.

Era berean, plataformaren erabiltzaileak konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Plataformaren bidez komunikatzen dituen datu guztien benetakotasuna, egiazkotasuna, gaurkotasuna eta zehaztasuna bermatzea; bestela, erabiltzaile hori izango da erantzule bakarra.
  • Plataforma FUNDACIÓN ONCEk xede horretarako ezarritako helburu eta funtzionalitateetarako soilik erabiltzea; erabiltzailearentzat debekatuta dago plataforma beste edozein helburu edo baliabidetarako erabiltzea.
  • Plataforma legez eta modu legitimoan erabiltzea; plataformaren edota haren bidez ezarritako edukiak eta informazioa baimenik gabe, iruzurrez, legez kanpo edo modu ez-legitimoan erabil ez daitezen, lege ohar hau eta aplikatzekoa den araudia urratu gabe, eta FUNDACIÓN ONCEren edo jarduera horren ondorioz kaltetu daitekeen beste edozein hirugarrenen eskubide eta interes legitimoak kaltetu gabe.
  • Plataformaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalterik ez eragitea; edo ez saiatzea haren segurtasun edo autentifikazio neurriak urratzen, azpiegituran edo plataformarekin eta zerbitzuarekin lotutako komunikazio-ingurunean neurriz kanpoko edo behar ez den saturazioa eragiten duen ekintzaren bat egiten, eta edozein modutan hari eraso egiten. FUNDACIÓN ONCEk bere interesak babesteko behar diren prebentzio- edo zuzenketa-neurri guztiak hartu ahal izango ditu plataformak, zerbitzuak eta haren berariazko funtzionalitateek behar bezala funtziona dezaten.
  • Birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko ez sartzea edo sarean ez zabaltzea (esaterako, birusak, kode gaiztoa edo beste programa edo artxibo kaltegarri batzuk).
  • Ez saiatzea FUNDACIÓN ONCEren datuetara (edo haren ardurapean daudenetara, edo hirugarren hornitzaileenak eta beste erabiltzaile batzuenak direnetara) sartzen, eta horiek erabiltzen edota manipulatzen.
  • Bereziki, eta argibide gisa soilik, eta ez zehatz-mehatz, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du FUNDACIÓN ONCEren edo hirugarrenen eskubideak urra ditzaketen informazioak, datuak, edukiak eta mezuak ez transmititzeko, ez zabaltzeko edo hirugarrenen esku ez jartzeko.
  • Baimenik gabe ez sartzea edo nortasun faltsu batekin elkarreraginean aritzea, hirugarrenen identitatea ordeztuz edo ez, profil bat erabiliz edo dena delako erabiltzailea behar bezala identifikatzeari buruz nahasmena sortu edo errorea eragin dezakeen beste edozein ekintza eginez.

5. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du plataformako edukien edota beste edozein elementuren (mugarik gabe, markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, soinuak, datu-baseak, softwarea, aurkezpena, audioa eta bideoa barne) gaineko jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak FUNDACIÓN ONCErenak edo FUNDACIÓN ONCE berariaz horretarako baimendu duten hirugarrenenak baino ez direla.

Plataforman sartzeak edo nabigatzeak ez dakar inola eskubide horien inguruko inolako uko egite, eskualdaketa, lizentzia edo lagapen oso edo partzialik, salbu eta berariaz eta idatziz kontrakoa ezartzen bada.

Plataformaren eduki edota zerbitzuen gaineko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak erreserbatuta daude; eta, bereziki, debekatuta dago bertako eduki guztiak edo batzuk aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo banatzea, edozein bide erabilita eta edozein modutan, helburu publiko edo komertzialekin, baldin eta horien titularren aldez aurreko, berariazko eta idatzizko baimenik ez badago.

Muga eta debeku horiek urratzen dituen erabiltzaileak aitortzen du modu esklusiboan bere gain hartzen duela horri buruzko edozein erantzukizun, eta ez diola kalterik eragingo FUNDACIÓN ONCEri edo erabiltzailearen jardunaren ondorioz eragina jasan lezakeen beste edozein hirugarreni.

6. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA.

FUNDACIÓN ONCEk ez du bermatzen plataformaren funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Era berean, ez da inola ere erantzule izango honako hauen ondorioz sor daitezkeen kalte eta galerengatik:

  • Plataformaren funtzionamendua etetea edo akats informatikoak, matxurak, deskonexioak, atzerapenak edo blokeoak, plataformaren funtzionamendua ahalbidetzen duten sistemen edo mekanismoen inguruan izandako akatsek edo gainkargek eragindakoak.
  • Plataforma egokia ez izatea erabiltzaileen behar espezifikoetarako; eta
  • FUNDACIÓN ONCEren kontrolekoak ez diren baimenik gabeko intromisioen bidez hirugarrenek sor ditzaketen bestelako kalteak.

Ez da bermatzen plataforman FUNDACIÓN ONCErekin zerikusirik ez duten hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik, eta erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan edo beren sistemetan biltegiratutako dokumentu, artxibo eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeenik.

FUNDACIÓN ONCEk plataforma eta edukiak hirugarrenen eraso informatikoen aurka babesteko hainbat neurri hartuko ditu. Hala ere, ez du bermatzen baimenik ez duten hirugarrenek ezingo dutenik sartu erabiltzaileak egiten duen plataformaren erabilera motara edo erabilera hori egiteko baldintza, ezaugarri eta inguruabarretara. Ondorioz, ez da inola ere izango baimendu gabeko sarbide horrek eragin ditzakeen kalte eta galeren erantzule.

FUNDACIÓN ONCEk bere ustez plataforma erabiltzeko arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileei sarbidea aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko eskubidea du, bai eta dagozkion legezko neurriak hartzekoa ere; eta horregatik ez da inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko horren eragina jasan lezakeen erabiltzailearen alde. FUNDACIÓN ONCE ez da, inola ere, erabiltzaileek edota hirugarrenek plataformaren inguruan egin lezaketen erabileraren erantzule egingo, ez eta erabilera horretatik erator litezkeen kalte eta galeren erantzule ere.

FUNDACIÓN ONCEk ez du inolako erantzukizunik erabiltzaileek zerbitzuak eta edukiak erabiltzeagatik sor litezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik, edo erabiltzaileek plataformaren eta zerbitzuaren esparruan ematen duten informazioaren informazio faltagatik, zehaztasunik ezagatik edo egiazkotasunik ezagatik gerta daitezkeenengatik; eta, bereziki, nahiz eta ez modu esklusiboan, erabiltzaile batek plataformaren bidez egindako edozein motatako komunikazio edo jarduketatan hirugarren baten nortasuna ordeztearen ondorio izan daitezkeen era guztietako kalte eta galerengatik.

7. JURISDIKZIO ETA FORU APLIKAGARRIA.

Lege-ohar honen inguruko edozein eztabaida Espainiako jurisdikzioan bideratuko da; eta alderdiek berariaz erabaki dute Madril hiriko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzea, aplikatu beharreko araudiak ondorio horietarako beste epaitegi eta auzitegi batzuen eskumena ezartzen ez badu.

9. LEGE-OHARRAREN ALDAKETA.

FUNDACIÓN ONCEk lege-ohar hau aldatzeko eskubidea du, aplikatzekoak diren etorkizuneko lege-, doktrina- edo jurisprudentzia-berritasunetara egokitzeko; edo arrazoi tekniko, operatibo, komertzial, korporatibo eta negozio arlokoak direla medio. Horretarako, erabiltzaileei, aldez aurretik eta arrazoiz, gertatzen diren aldaketen berri emango die, posible denean. Nolanahi ere, plataforma honetara sartzen den bakoitzean lege ohar hau xehetasunez irakurtzea gomendatzen da.

Lege-ohar honi buruzko zalantzarik izanez gero, erabiltzailea FUNDACIÓN ONCErekin harremanetan jar daiteke helbide elektroniko honen bidez: fundaciononce@fundaciononce.es.